Oier Gorosabel

Percibo gatera (Martín sin su pantín)

(Garagoittiko Orakuluan argitaratutako kritika literarioa)

Martiñeri kritika demoledoria prometidu netsan, baiña boutade hutsian geratuko da gauzia. Liburua asko gustau jatalako! Ipoin batzu gehixago bestiak baiño, normala dan moduan, baiña orokorrian… nere frekuentziakin sintonizatzen daben idazkeria daka. Egunero ipoin bat irakorri dot, ez gehixago, bakotxari buruzko lau berba idazteko astixa hartuta. Galiziako lagun harek esaten zeban lez: “Lo bueno, si breve, dos veces breve”.

Irribarriana

Idazkera enigmatikua baiña ez hermetikua daka Martinek. Ipoin inpresionistia da hau, tralla kolpez maisuki amaittuta.

 

Grilletiena

Fashion biktimen ikuspegi partikularra? Behintzat, klitoris ablaziñuakin egin neban konparaziño harekin gogoratu naiz…

 

Gizon potoluana

Jose Luis Coll-en idazkeria ekarri desta gogora; errealidadetik kanpoko absurdo ariketia (ez ariketa absurdua), umore baltza, eta B serieko terrorezko amaieria, Poe tipokua.

 

Casta Truebana

Batzutan, une bakar batek bizitza oso askok baiño poesia gehixago gordetzen dau.

 

Laranjondoko pinttoriana

Artixten munduan zer parodiau badago. Talentua izan edo ez izan; erakusketen inguruko mangoneuak… Bistan da Martin aurkezpen askotan pintxuak jandakua dala.

 

Sardonikua

Hamen, barriz, nere pertsonai faborituenetako bati oratzen detsa: mando medio izeneko espezieko izaki berezi hórrek. Sargento txuskeruak ejerzituan, eta enpresetan (kaso honetan funtzionariuen artian) jefe baten menpe egotian frustraziñua bere menpekuei ordainarazten detsenak.

 

Pobriana

Gizakixan alde horripilantian ziharko bidaia. Ez hainbeste umia nahi barik bildurtzen daben pobriangaittik; gehixago, berau lintxatzeko atxeki merkiari oratu detsan hiritar respetabliangaittik. Ondo dakitt nik…

 

El hombre que se enamoró de una escalera

Buleguen eta raskazieluen munduan bertsiño onirikua, Palacio Salvo edo Empire State moduko paleoetorkizun gotikua. Baiña amaieria ez dot ulertu; Martin extorsionau biharko dot, azalpenen bat lortzeko (igual putzu kabezera batian sokia ebateko mehatxuz…).

 

Paretik pasatzen dan neskiana

Ederrena. Ez dakitt zeintzuk dirazen Martinen referentzia literarixuak, eta erabiltzen dittuan hizkuntzia, irudixak eta asoziaziñuak handik hartutakuak edo berak asmautakuak dirazen: baiña badirudi distantzia motzian  –ipoin honetan gertatzen dana bizitza errealeko minutu pare bat baiño ez litzakez izango- konpontzen dala onduen, protagonistian buru barruan gertatzen dan burrukia modu figuratibuan ezin hobeto eta ederrago azalduta.

 

Bursatilla

Hotz lagatzen naben gai nagusixetakua da (foballa beste, edo tira, hainbeste ez, baiña ixa-ixa). Gaiñera, beste amaiera kriptiko ulerteziña daka. Laburbilduta: ez nau maitemindu ipoiñ honek.

 

Errelojuana

Errealidade paraleluan, zimurtzen dan jentia, eta erreloju bateraiñok allegatzia odisea epikua bihurtzen danekua. “The Wall”eko marrazki bizidunak Dalik marraztu izan balittu, emaitzia holako zeozer izango zan.

 

Hombre gancho

Joera bereko beste adibide bat, kasu honetan Dali barik, zine expresionista alemana hizlauzko eremura ekarrittakua. Bikaiña, nere sintoniakua behintzat.

 

Egurrezko pianistia

Klabe berian, amaiera apoteosikua. Absurdua ez da: bai ostera surrealistia, igual Martin gehixen luzitzen dan eremua.

 

Katedralana

Lurpian igartzen doguzen bizipenak hain diraz intentsuak eze, hizkuntza figuratibuan bakarrik adierazi leikiazen. Kasu honetan, kueba barruan agertutako eraikin inposible batetik zihar sartzen jaku Martin, illuntasuneko fantasmei bere forma pertsonalak emonaz.

 

Pobre irakorliana

Benetakotasunan zirradia daka, fikziño korapillotsuenetan be allegau ezin leikian mailla hori (zirixa ez badesku sartu, eta dana asmautakua ez bada…).

 

Prologuan Ramon Bareak diñuan bera esango dot nik: defektu bakarra daka liburuak. Motzegixa izatia!

 

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s